Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, esperientzia eta zerbitzu hobeak eskaintzeko. Webgune honetan nabigatzerakoan, baimendu egiten duzu guk cookieak erabiltzea. Argibide gehiago duzu orrialdearen behealdean.

ONARTU

Lege Oharra

Jabetza intelektuala

Bastida Sukaldeak da Interneteko domeinu honen titularra. Bastida Sukaldeak da webgune honen eta bere edukien jabetza intelektualaren eskubideen titularra.

Erreprodukzioa

Webgune honetako edukien erreprodukzioa baimenduta dago, betiere, haien jatorria aipatzen bada edo baimena eskatzen bada, eta ez badira Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak babesten dituen datuak edota bestelako legezko xedapenek babestutakoak.

Zerbitzuak

Ahalik eta gehien murriztu nahi dira zerbitzu-eteteak eta akats teknikoengatik sortutako arazoak. Ez dugu inolako erantzukizunik hartzen zerbitzuaren eten edo akatsengatik, ez eta orrialde hauek kontsultatzetik etor litezkeen arazoengatik ere.

Sarbiderako gomendioa

Bastida Sukaldeak ahalegina egiten du webgune honetako oinarrizko eduki eta funtzionalitateen aurkezpena independentea izan dadin horretarako baliatzen diren gailu fisikoetatik eta web nabigatzaileetatik; horregatik, modu librean eta dohainik erabili ahal izateko estandar teknikoekin kodetuta daude, eta irisgarriak dira elbarritasunak edo muga sentsorialak, motorrak edo kognitiboak dituzten pertsonentzat egokitutako nabigatzaileentzat. Bertsio berridun nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen dugu, esaterako, Mozilla eta haren eratorpenak (Firefox), Safari, Opera, Internet Explorer, Chrome, eta abar. Erabilera partekaturako mahai gaineko ekipoetan, 1024 x 768 pixeletik gorako pantaila-bereizmena erabiltzea gomendatzen da.

Erabilera-baldintzak

Debekatuta dago webgune honetan erabilitako posta elektronikoko kontuetara eskatu gabeko posta masiboa bidaltzea, edo eskatu gabeko posta (SPAMa). Debekatuta dago webgune hau helburu komertzialetarako erabiltzea, edo webgunearen beraren helburua aintzat hartuta, modu desegokian erabiltzea. Erabiltzaileak ezingo du webgunera sartu eta eskaintzen duen zerbitzu edo informazioa kaltetu, hondatu, erabilezin bihurtu edo gainkargatu.

Datu pertsonalen pribatutasuna

Webgunearen zerbitzuak eskaini ahal izateko erabat ezinbestekoak diren datuak baino ez eskatzea da pribatutasun-politikaren oinarria. Webgune honen bitartez egingo den datu pertsonalen tratamendua Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitekeen gainerako araudian ezarritakoaren araberakoa izango da. Jasotako datuak hiritarraren baimenarekin lekualdatuko dira informatikoki, edo artxibatu egingo dira; izan ere, hiritarrak eskubidea du bere datuak nork dituen erabakitzeko, zertarako erabiltzen dituen, datuok zehatzak izan daitezela eskatzeko eta jasotzen diren helbururako erabil daitezela, indarrean dagoen legedian aipatutako salbuespenak izan ezik.

Lege-baldintzak

Datuak Babesteari buruzko Legea: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz, hauxe jakinarazten dizugu:

Bastida Sukaldeak bermatu egiten du bezeroek emandako datu guztien konfidentzialtasuna. Legediak ezarritako gutxienekoez gain, datuak bildu eta tratatzerakoan, datuok galdu edo manipulatzea eragozten duten segurtasun-mailen arabera jarduten da. Indarrean dagoen legediaren arabera, gure bezero guztiek dute beren datuetarako sarbide, zuzentze, ezeztatze eta aurka egiteko eskubidea. Gainera, bezeroak ez duela inolako publizitaterik jaso nahi adieraz dezake edozein unetan. Eskubide horiek baliatzeko mezu elektroniko bat bidali bastidasukaldeak@bastidasukaldeak.com helbidera.