Bainugela ederra eta argitsua

Izugarri gustatzen zaigu bainugela eder eta argitsu hau. Eta garrantzitsuago dena, gure bezeroak are zoratuago daude erreforma honen emaitzarekin!

Espazio zabala genuen lanerako, hortaz etekin handiena ateratzea erabaki genuen. Antolamendu egokiaz bainugela zabala izatea lortu dugu, eta aldi berean, denetarik duena. Gure bezeroek dutxa azkarraz edo bainu luzeaz gozatu ahal izango duzu; dutxa eta bainuontzia, biak baitituzte.

Diseinuari dagokionez, gure bezeroak azken joerak jarraitu nahi izan ditu. Diseinu sinplea eta kalitatekoa, tonu argietan eta leunetan. Diseinua oso argia da, baina argitasun hori areagotzeko, beirazko atea aukeratu dugu. Argi naturala lortzeko aliatu onena baita leihorik ez duen bainugelarentzat.

Egin klik irudietan xehetasunez ikusteko proiektua

Proiektu gehiago