Bi sukalde funtzional eta garaikide

Fitxa: Bi sukalderen sorkuntza berria Zarautzen
Lekua: 9 eta 12 m2
Dekorazio estiloa: Garaikidea
Erabilitako materialak: Bi sukaldeentzat aukeratu zen Doimo Cucineren Cromatika seriea, laminatua, gola irekitzeko sistema eta zokaloak kolore beltzean, antrazita koloreko barrualdea eta gain portzelanikoa.

Proiektu hau ezaugarritzen duen zerbait bada, funtzionaltasuna eta estilo garaikidea nola uztartu diren da. Cobaleda & Garcia arkitektura estudioan diseinatu dira etxebizitza berean baina apartamentu independenteetan banatuta dauden bi sukalde hauek. Biek estilo bera mantentzen dute: lerro sinpleak eta material erresistenteak kolore ilunetan eta neutraletan, zuri klasikoa saihestuz.

Egongelaren albo banatan dauden bi bitxi dira. Alde bat espazioa menderatzen duen eta LED argiak dituen hormigoizko habe ikusgarriak banantzen du, eta bestea sukaldea egongelatik banantzen duen hormen jatorrizko harriak. Etxeari nortasuna eta izaera gehitzen dizkieten bi xehetasun.

Proiektu gehiago