Cocina integrada

Sukalde garaikidea %100 egongelan integratuta

Fitxa: sorkuntza berria
Espazioa: 15m2
Dekorazio estiloa: Garaikidea
Materialak: distira duten ate lakatuak. Granitozko eta zeramikazko gaina.

Sukaldea egongelan behar bezala integratzeko, alderdi asko hartu dira kontuan. Garrantzitsuenetariko bat da sukaldeak egongelako dekorazio estilo eta kolore gama bera jarraitzea, %100ean integratuta egon dadin. Horixe egin genuen Donostiako sukalde garaikide honekin. Gainera, espazio biak batzeko, Construcciones Gofra-rekin elkarlanean, zurezko xaflazko horma sortu genuen. Etxearen ezaugarriek -sabaia altuak, leiho handiak, zabalerak eta argitasunak- aukera ugari eman dizkigu akaberak hautatzeko. Aukera guztien artean, erabaki genuen ateentzat distira gris lakatua erabiltzea eta mahai-gainean granitoa eta zeramika konbinatzea.

Horrela, bat egiten dute grisa bezalako tonu neutroak eta hormako egurraren berotasunak, espazioa atseginagoa eginez. Bezeroaren eskaera nagusietariko bat zen sukaldea praktikoa eta garbitzeko erraza izatea. Sukaldea, aldi berean, moderno eta praktikoa izateko helburuarekin etxetresna elektriko guztiak sukaldean integratuta genituen. Gainera, modernotasun eta sofistikazio kutsua emateko, erdian uharte bat sortu genuen, aulki altuak lagun hartuta.

Sukalde honetako pieza nagusietariko bat da ke-erauzgailua; punta-puntakoa, ioizko iragazkiarekin (Eion System), gai dena koipea biltzeko, airea arazteko eta usainak eta bakterioak ezabatzeko. Ezinbestekoa dena sukaldeak eta egongelak espazioa partekatzen duenean. Era berean, ura arazten duen diseinu bereziko txorrota du harraska inguruak. Estiloa eta teknologia, biak bat, sukaldea %100 egongelan integratzeko.

co
Cocina integrada
Cocina integrada
Cocina integrada
Cocina integrada
Cocina integrada
Cocina integrada
Cocina integrada
Cocina integrada
Cocina integrada

Proiektu gehiago