isla-peninsula-barra-americana

Uhartea, penintsula eta barra amerikarra: protagonista berriak

Fitxa: Erdiko uhartea, barra amerikarra, uharte bikoitza eta penintsula.
Dekorazio estiloa: Modernoa, klasikoa eta industriala.
Espazioa: 12m2 eta 30m2.
Erabilitako materialak:
Estilo industriala: Mahai gaina eta ateak Fenix ​​NTA materialekoak dira eta barrak egur imitaziozko laminatua du.
Uharte bikoitza: ateak egur naturalekoak dira eta mahai gaina Corian-ezkoa.
Erdiko uhartea: ateak zuriz lakatuak eta Silestonezko da uhartearen mahai gaina..
Barra txikia: guztiz mateak diren ate lakatuak eta Silestonezko gaina. Egur imitaziozko laminatua du barrak.

Uharteak, barra amerikarrak eta penintsulak bihurtu dira, azken urteotan, sukaldeen diseinu berrien ardatzean. Oso originala eta praktikoa da sukaldea, egongela edo jangela bateratzeko eta jarraitutasuna emateko dekorazio estiloari etxe osoan zehar. Sortu ditugun lau proiektu hauek, elkarrengandik oso desberdinak diren lau uharte edo penintsula motaz osatuta daude. Bakoitza helburu baten diseinatua eta gure bezeroen beharretara egokitua.

 

Batetik, uharte bikoitzeko proiektua dugu, non ur-jauzi forman, sukaldeko uhartea jangelarekin batu dugun. Honek sukaldean egiten eta platerak prestatzen laguntzen digu mahaikideekin eserita gauden bitartean.
Asko erabiltzen den beste aukera estiloko industrialeko sukaldeetan, zuri-beltzean, da sukaldearekin konektatutako penintsula eta bertatik irteten den barra, hiru aulki alturekin. Espazio oso erosoa eta funtzionala da gosaria edo askaria bezalako janari informalak egiteko.

 

Erdiko uhartea da hirugarren aukera. Uhartea da sukaldeko protagonista absolutua eta hainbat erabilera ditu, esaterako, janaria edo tresnak biltegiratzeko, jangela gisa erabiltzeko aulki altuekin edo sukaldean egitean toki gehiago izateko. Estilo zuri eta neutroan sortua da, espazio handiagoa eta argi gehiago izateko sentsazioa sortzeko.

 

Eta, azkenik, penintsula txikia edo alboko barra amerikarra dugu. Sukalde txikiago bati espazio gehiago eskaintzen dio, eta aldi berean, aulki altuei esker, jantoki gisa erabili daiteke. Zein duzu nahiago?

isla-peninsula-barra-americana
isla-peninsula-barra-americana
isla-peninsula-barra-americana
isla-peninsula-barra-americana
isla-peninsula-barra-americana
isla-peninsula-barra-americana

Proiektu gehiago