Cocina rústica y vintage

Estilo vintage berritua baserrian

Fitxa: etxebizitzaren berritze integrala
Lekua: 9m2
Dekorazio estiloa: vintage berritua
Erabilitako materialak: Markodun ate lakatuak. Egur naturaleko mahaia, tratamendu bereziarekin erresistentzia handitzeko.

Bere ingurunearen zati izan behar da sukaldea. Eta are gehiago landa giroko egongelari integratutako sukalde honen kasuan. Bergarako baserri batean dago sukalde eder hau eta Eli Alberdi diseinatzailearen parte hartzea izan du.

 

Sukalde honen diseinurako, Bastida Sukaldeak-ek aintzat hartu ditu bezeroen behar guztiak eta etxebizitza mota honen estiloa mantendu du. Etxeko berotasun eta goxotasun sentsazioa da etxe hau hain leku berezia bihurtzen duen dekorazio ezaugarrietako bat.

 

Horretarako, ate lakatuak markoekin konbinatu dira, estilo tradizionala baina modernoa eskainiz. Estilo klasikoa mantentzeko baina kutsu berrituarekin, egurrezko mahai-gaina erabili da, eta honi tratamendu berezia aplikatu zaio erresistentzia handitzeko. Sukaldean egiteko inguruan, beltza eta urrea erabili dira estilo tradizionala mantentzeko -kolore berdineko indukziozko plakarekin- eta zilar kolorea laberako. Horrela, guztiz hornituta dago sukaldea.

 

Honek, lore estiloko horma paperarekin, altzarien kolore urdinarekin eta SMEG hozkailu zuriarekin batera, ezin hobeto konbinatzen du espazio osoa eta gainerako etxea, non protagonista nagusiak diren hormetako harria, chester motako larruzko sofa eta jangelako mahaiaren egurra.

Cocina rústica y vintage
Cocina rústica y vintage
Cocina rústica y vintage
Cocina rústica y vintage
Cocina rústica y vintage
Cocina rústica y vintage
Cocina rústica y vintage
Cocina rústica y vintage
Cocina rústica y vintage
Cocina rústica y vintage
Cocina rústica y vintage
Cocina rústica y vintage
Cocina rústica y vintage

Proiektu gehiago